XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...)
. Bizi bedi Bera eta bemost bizia!
Bera bedi errege ta ni Aren mendeko,
Teresak onela idaztea ezta bape arritzekoa.
Konta ezin-alako doai, mesede ta ikuskizunez ornidua, trinkatzen eban atz artean lez maitasun laba gorian.
Maitatua zan, maitatu bearra eukan.
Maitasunezko experientzirik gorenengoak izan zituan Teresak; Jainkoa azaltzen jakon aurrean begiz ikusiko ba'leu lez, bizi ta dizditsu.
Maite-miñaren eragiña ezin eroanik, osabideren bat billatu nai leuke arimeak, baiña ezin.
Eriotza opa dau ortarako, ain maite dauan Jainkoaz batzeko.
Sastada itzelak emotsozan maitaleak, jasan eziñak.
Gorde egiten jakon sarri zauritu ondoren, eriotzak aiña illa itxirik: naiz eta odolik ez ixuri, barru samin-jario eukan, ezin bestean.
Iñoizka aingeru bat gorputz-itxuran ikusi oi eban bere ezker aldean.
Olako ikuskizun bateko jazoera, onan pintatzen dausku berak.
Onako ikuskizun, doai ta mesedeekin, esango daustazue, edozein litzakela olerkari, olerkia arima garraxia bait da.
Egiazko poeta danak, edo ortan alegintzen danak, naiz aingeru-geziz naiz norbere barne-eragiñez, giroa sortu bear dau ingurumari, garraxi ta intziri bipilak jaurti al izateko.
Au ez dagiana, bego bertsolari maillan, naiz lerro-idazle fiñen artean.
Irakaspen oni dagokionez, egiazki esan lei Santa Teresa olerkari dogula, eder-zale ta ederra adierazteko gai zana, ortan jarduna izan ezpazan be.